XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GUDA ERESIA

Ondo merezitako
aipamen ta aintza
gudari bulartsu aiei!
Aberriaren askatasuna
beren biotzetan sentitu
eta bizia beragatik
eman zutenei!.

Euskaldun gazte auek
mendi gaillurretan
ziñ egin zuten denak,
gudako egunetan,
ez da etsaia sartuko
ez, gure errietan,
au gertatu baiño lenago
il naiago bertan.

Biotz aundiko gudariak
kementsu eta zuzenak,
zuen egintzak edestian
idatziak izango dira denak.

Ondo dakigu zer izan ziran
aztuko ez diran gudaketak,
Aramaiona, Orduña,
Otxandiano, Urkiola,
Elgeta, Kanpatzar,
Lemonako Aitza;
Bizkargi, Sollube,
ta Artxanda ezkena!.

Antxe gelditu ziñaten
gure lur maite ortan
betiko geienak!
Itx onakin ez dira
gudak irabazten...
Gure gudari bulartsuak
euxe izan zuten!.